TXINDOKI

 


   Goierriko mendirik ikusgarriena dugu Txindoki. Beasain aldetik begiratzen badugu, mendebalde horma ikusgarria, Zerbino txikia dirudi. Larrun-arri bezala ere ezaguna da inguru hauetan. Arri biluzia izan liteke esanahi errazena, zeren hori da agerian uzten duena, haitz zuri garbia. 
   Arista, Txema bidea, Fronton edo fisura-diedro, betidanik izan dira inguru hautako igoera esanguratsuak. Gaur egun, ekipamendu berriarekin, arista bihurtu da mendi bide klasiko bat. Ez ditugu kirol eskaladako zailtasun handiko biderik aurkituko, hemen mobida beste bat da, mendi eskaladaz gozatzea.
   Paretara iristeko, Larraitzen utziko dugu kotxea eta, txindokiko bide arrunta hartuko dugu. Lehen langara iristen garenean eta, arista gure gainean dugularik, bide hau utzi eta zelai maldatsutik gora abiatuko gara. Bide arrastoak daude. Ordu betean paretetan gaude.




Iñaki Zuza-k eginiko planoa












DIASPORA SEKTOREA

Sektore hau Arista bidearen azken rappela eta Txema bidearen artean geratzen da. Sektore txikia da, hiruz pa lau bide daude bakarrik, baina kalitate handia dute. Imaginazio pixkatekin bide berri gehiago sortzeko aukera dago. 




PUNTA AZPIKO HAITZA

 Txindokin urrutien dauden bideak dira, tontor zorrotzaren azpian daudenak. Oraingoz, bi bide baino ez daude, eta beste bat gehitzeko aukera dago.

  




AMITZI HORMA

Amitziko horma, edo Haitznabar, Txindokiko hego hormaren oinetan dago, mendebaldeko ertzaren zati balitz bezala. Hemen ere gure inguruko haitz askotan bezala, aintzinako eskalada materialea aurkitu dezakegu, transmititu gabeko memoria historiko alpinistikoa. Gipuzkoako eskalada gida zaharrean, Jesus Mari Rodriguezek 1979an, bide bakarra markatzen du, "Aizporra" bidea, hormaren eskuinaldetik doana, eta beste bide posible batzuetarako aukera asko daudela nabarmentzen du.
 Denborarekin bide berriak sortu dira, gehienak estilo klasikokoak. Paraboltez hornitutako bide bat dago, "hobe berandu inoiz baino! deitzen dena, hormaren ezkerraldetik.
Mendi eskalada estiloko bideetatik "Papildo" bidea izan zen irekitzen lehena. Bide hau, Javier Aranbururen omenez sortua, hormaren erdian irteten den izter formako haitz batetik doa. Ondoren, aldaera konplexuago bat ireki zen bigarren luzean, "Loretos".
Eskuinago, eta "Aizporra" bidea gurutzatzen, "Tao Bidea" sortu zen. Merezi du aipatzea bide honen hirugarren luzea, pitzadura eder batez hautsitako horma bertikala, paregabea da.
Ireki den azken bidea "Arima Beltza" da. Zailtasunetan errazena izan arren ederra da, kalitate handiko harkaitza du eta eskalada pauso bikainak lehenengo bi luzeetan. Hirugarren luzea, pitzatutako sabai erraldoia zeharkatzen duena, izugarria da. Luma baten pisua eduki nahi genuke amildegi horretatik igarotzeko.
 Neguko bideak ere badira hemen, neguko eskaladak hain estilo berezia hartzen duen leku honetan; "Kaixo Princesa", "Aristokrataren erreinua", "Mendebaldeko ertza", izaera handiko bideak dira.











UNTZEANGO HAITZAK

   Untzeangoko larreetan sakabanatutako haitz hauek, hasiera batean, neguko eskaladei begira pioletak eta kranpoiak maneiatzeko entrenamendu-leku gisa erabili ziren.
   Ondoren, haitz hauetan dagoen kalitatezko harria ikusita, Mendigiro bidea sortu zen, kateatze gisa, Txindokiko eskaladei metroak gehitzeko proposamenarekin.
   Sektore honetako monolitoak aipamen berezia merezi du; oso bide onak daude hemen. Itzala arratseko hirurak arte irauten du eta hego haize zakarra dagoenean ondo eskalatzen da hemen.




Untzeango haitzak- monolitoa


Untzeagako haitza-Monolitoa


IPAR ALDEA

Pagadi itxian ezkutatutako haitzak dira Txindoki iparraldean dagoen eskalada-eremu honen ezaugarri nagusia. Eskalada bide hauek guztiak mendi eskaladakoak dira, ez daude ekipatuta. Guztien artean nabarmenena Ipar Arista da; mendebaldeko ertzarekin alderatuz gero, zailtasun tekniko handiagoak ditu, nahiz eta ez hain airekoa izan. Iparraldeko ertzaren hasierako haitzean lauzpabost bide daude, luze batekoak guztiak.
Eki ertza bide kalasikoa da ere, Muitzeko errekazulotik ateratzen den arista zorrotza.
Baina iparraldeko haitz hauen harribitxia Bonatti orratza da, kalitate eta zailtasun handiko haitza. Altueran handia ez izan arren, bideek bi luze dituzte, eskalatzaileak ondo asebete bukatuko du horietako edozein egiten duenean. Oraingoz bi bide daude orratz honetan.
Une honetan zentzu handirik ez duen debeku batek eskalada eragozten du Txindokiko iparrean, berrikuspen baten zain gaude.

Iñaki Zuzak egiñiko planoa