Goierriko mendirik ikusgarriena dugu Txindoki. Beasain aldetik begiratzen badugu, mendebalde horma ikusgarria, Zerbino txikia dirudi. Larrun-arri bezala ere ezaguna da inguru hauetan. Arri biluzia izan liteke esanahi errazena, zeren hori da agerian uzten duena, haitz zuri garbia.
Arista, Txema bidea, Fronton edo fisura-diedro, betidanik izan dira inguru
hautako igoera esanguratsuak. Gaur egun, ekipamendu berriarekin, arista bihurtu
da mendi bide klasiko bat. Ez ditugu kirol
eskaladako zailtasun handiko biderik aurkituko, hemen mobida beste bat da, mendi eskaladaz gozatzea.
Paretara iristeko, Larraitzen utziko dugu kotxea eta, txindokiko bide arrunta hartuko dugu. Lehen langara iristen garenean eta, arista gure gainean dugularik, bide hau utzi eta zelai maldatsutik gora abiatuko gara. Bide arrastoak daude. Ordu betean paretetan gaude.

Iñaki Zuza-k eginiko planoa