HAITZARTEA


Zaldibiako lurretan aurkitzen da eskalada eskola txiki hau. Ingurune paregabe batetan dago. Eskalada eskola bezala, interes lokala izango luke. Goiz edo arratsalde on bat pasatzeko aukera ematen du. Hego aldera orientatua dago. Iristeko Zaldibia herritik Olakosaileko ( Akapulko ) merenderora dijoan bidea hartuko dugu, hortik aurrerago segituaz Deposituetaraino iristen gera. Kotxeentzako bidea bertan bukatzen da. Presara dioan bidea hartuz eta ur kanala segituaz 10min. Haitzartean gaude. Bi sektore aurkitu ditzakegu. Eskalada aldetik oso desberdinak dira biak. Historia pixka bat eginez, eskaladoreak aspalditik bisita izan dute inguru hau. Garai bateko aztarnak aurkitu ditzakegu, hiltzeak, kordinoak, etb… Kirol eskaladarako lehen inpultsoa Erramunek eman zion goiko paretan hiru bide zabalduz. Bide hauek eguneratze bat behar izan dute eskalagarriak izateko. Hurrengo tirona Iñigo Zeberioren eskutik etorri zen. Beheko paretan kirol eskaladarako lau bide zabaldu zituen eta goiko paretan beste bat. Iñigok zazpigarren gradua ezartzen du inguruan. Nahi izan ezkero eta lan pixka bat eginez bide on batzuk gehiago zabaldu daitezke.

Beheko pareta

Goiko pareta
Goiko pareta ezkerra

Goiko sektorea beheko partea