JENTILBARATZA

 

   Ataungo herrian aurkitzen da pareta hau. Kokaleku ezin hobean dago. Bere gailurrean antzinako dorre baten aztarnak daude. Diotenez, bertatik kontrolatzen zituzten soldaduek inguruak. Kondairak dio Jentilen gorputzak lurperatzen zituztela hormaren gailurrean. 
   Jentilbaratzako eskalada historia modernoa, 80. hamarkadan hasten da. Goierriko gazte koadrila batek hasiera ematen dio, Marraskillo, Pintxo, Karni, Luisi, Imanol, Jon eta abar, Dalton ezizenez ezagunak zirenak, ausardiarekin behetik eskalatuz, marrak irekitzen hasten dira. Hurrengo belaunaldia beste planteamendu batekin etorriko da. Manu, Rikar, Ramon, Papildo, Txesti, Mikel eta abar eskalada deportibaren ikuspegiaz goitik ekipatzen dute. Orduan sortzen dira egungo biderik esanguratsuenak. 
   Gaur egun, goierriko eskaladoreen lanari esker, eta Gipuzkoako mendi federazioaren berrekipazioaren laguntzaz, puntako eskola bat izatea lortu da.










Apaolaza Magnesiorik ez!!6b+ bidean .Jentileko gotera tipikoan 

Tari Maisu Saholin 8a.Piztia 8a bidearekin batera jentilbaratzako biderik gogorrenak.



35-40 metroko bioteak

Old School.... nun dau hurrengo txapa??
Alien el octavo pasajero,eskubiko sarreratik eginda 7b+



Mikel La traverso dil queso 7b+


 Jonan Bimba mazinga bidean, goikaldean bi bariante 6c ederra eta 7b oso gogorra.
 Ezkerretan Tari La traverso dil queso 7b+ bidean tetxue pasatuta plakan sartua.

Mamarroak 6a+,berotzeko erabili hoi den bidea.




Apaolaza Bubo bubo 6b+ beheko plakan, fino fino.



Goiko goteretan baita fino ibili behar da.35 metro




 
Aritz Kattagorri 6b+ bidean.35 metroko 5 izarretako bidea.


Tari bimba mazing bidean





Pie de via ez dogu oso komodoa eukiko baino bistak ehhhhhh!!! Desestresatzeko leku ezin hobea.