ZAZPI ITURRI

 
Amezketako eskola txiki onek ba du bere xarma. Hau izan da inguruko eskalatzaileen bataio lekua. Urteetan bertan eman izan ditugu gure lehen eskalada pausoak. Gaur egun nahiz eta zertxobait ahaztua egon, oraindik aurkitu ditzakegu eskalatzaile batzuk egun pasa. Ekipamendu aldetik oso ondo dago, kasu batzuk kenduta.
   Iristeko bi aukera ditugu. Luzeena, Larraiztik abiatzen dena da. Kotxea uzten dugu parkinean, eta Txindokira dijoan bidearen langa pasa aurretik ezkerreko pista hartuko dugu. Pista onek momentu batean beherantz egiten du. Aldapa behera beti  Muitzeko erreka aldera hartuaz. Momenturo Zazpi iturriko haitzak bistan izango ditugu gure ezkerrean. Errekatxoa zeharkatu, aurrera zertsu bat egin, eta haitzen azpian gaudenean gorantz joko dugu.

   Bigarren aukera, hau motzagoa, Amezketatik asten da. Amezketako elizaraino iritsiko gera, eta, eskuineko bidea hartuko dugu kanposantu aldera. Hau pasatu eta lehen etxeko parkin handi batetan kotxea utziko dugu. Kotxez aurrerago joan genezake, bainan, baserritarrak kexu agertu ziren bere garaian. Orregatik, gaur egun bertan uztea komeni da. Oinez errepidea segitzen dugu eskuinerantz, baserrirarte. Bertan, behientzako nabearen aurrean, ezkerretara hartuko dugu zelaitik (batzuetan bidea langaz itxia dago). Bidetxurra gorantz segitzen, berehala haitzetan gaude.



.