GAZTELUBERRI




  Gazteluberri mendia 859m ( 30T 562153.41 – 4754050.59 ), Aizkorri partzuergo barruan dagoen haitzezko domo bat da. Aratz-Aizkorri parke naturalaren mugarri egiten du. Hego-mendebalde aldea parke barruan egongo zen, eta ipar-ekialdean partzuergo txikiaren barruan. Gailur hau ez da besterik gabe pasa historian. Bere puntan erdi aroko gaztelu baten aztarnak aurkitu dira. Daukan kokapen aparta ez da bakarrik estrategia militarrean erabilia izan. Gaur egun telefoniako antena erraldoi batek apurtzen du paisaia. 

   Mendi bitxi onen ekialdean haitzezko horma bat dago, 60m ingurukoa. Bertan, aurreko mendearen erdialdetik eskalada egiten da. - Ascensiones y escaladas de Guipuzkoa 1979  Jesus maria Rodriguez  308 orria-. Arrakaletatik balentriaz, garai aietako material eskasa kontuan hartuta, igotzen zituzten bideak dira. Bide hauek eta berriagoak diren beste batzuk, patroi berdina segitzen dute, abenturazko eskalada. Ez daude aurrez ekipatuak, beraz ez da kirol eskalada gune bat. 

  Pareta honetara inguratzeko biderik erosoena; Gi 2637 ( Otzaurte ) errepidea hartuko dugu Etzegarate gaina Pasatu ondoren. Kilometro eta erdi egin eta gero, pista bat agertuko zaigu gure eskuinetara, hau hartuko dugu. Kilometro bat egingo dugu pista honetan, juxtu errekatxo bat pasatzen dugun puntu arte. Kotxea bertan utzi, eta basoan sartuko gara bidexka bat segituz maldan gora, beti Gazteluberri mendiaren norabidean, oso bide ederra da hau. Hogei minutuetan pareta azpian jarriko gara.









No hay comentarios:

Publicar un comentario