Aitzegi, Larraiztikan ederki ikusi dezakegu.
Txindokiren ezker aldean, Muitzeko errekatxoren ondoan. Izatez Larraona mendiaren arista bat da, eta hau segituz gero, punta horretara igo
genezake.
Iristeko bi aukera ditugu. Bata Larraiztikan abiatuta, Muitzeko bidea
hartuz, ordu betean iristen gara. Bigarrena, azkarragoa hau, Amezketatik
hartzen da. Arritzagara dijoan pista gora eginez, Muitzetik Amezketara
jaisten den bidearekin topo egingo dugu. Kotxea bertan uzten badugu, ordu
erdian iritsiko gara. Bertan eskalatzeko Frienak
eta fisuak beharrezkoak dira. Harriaren kalidadea ona da.
OHARRA: Urte osoan eskalatzea debekatu digute.