GAZTELUBERRI



  

  Gazteluberri mendia 859m ( 30T 562153.41 – 4754050.59 ), Aizkorri partzuergo barruan dagoen haitzezko domo bat da. Mugarri bat da Aratz-Aizkorriko parke naturalean; hego-mendebaldeko eremua parkearen barruan egongo litzateke, eta ipar-ekialdea partzuergo txikiaren barruan.
  Gailur hau ez da besterik gabe pasa historian. Bere puntan erdi aroko gaztelu baten aztarnak aurkitu dira. Daukan kokapen aparta ez da bakarrik estrategia militarrean erabilia izan. Gaur egun telefoniako antena erraldoi batek hartu dio lekua gazteluari. 
  Mendi bitxi honen ekialdean, 60 metroko harri-horma bertikala dago. Bertan eskalada praktikatzen da joan den mendearen erdialdetik. - Gipuzkoako Igoerak eta Eskaladak 1979 Jesus Maria Rodriguezen 308. orrialdea.
  Bide horiek pitzadura zabaletatik igotzen ziren balentriaz, garai hartako material urria kontuan hartuta. Zabaldu diren eskalada bide berriek ere eredu bera jarraitzen dute, abentura-eskalada. Bide horiek ez daude ekipatuta, nahiz eta horietako batzuk igotzeko babes-material gutxirekin egingo ditugun; ez da kirol-eskaladako gune bat.
  Horma horretara iristeko biderik erosoena Gi 2637 errepidea da (Otzaurte), Etzegarateko gaina igaro ondoren. Otzaurte gainerantz igotzen ari garenean, kilometro eta erdi egin ondoren, pista bat agertuko zaigu eskuinetara, eta pista hori hartuko dugu. Kilometro bat egingo dugu pista horretatik, errekatxo bat igaro arte. Han autoa utzi eta basoan sartuko gara, maldan gora doan bidezidor bati jarraituz, betiere Gazteluberri mendirantz, hego-ekialdera, bide ederra da hau. Hogei minututan paretaren azpian jarriko gara.
  Gazteluberri mendiak bi gailur ditu: gazteluaren punta (garaiena) eta hegoaldeko muturra (eskalada-horma handiena dagoen gunea). Lepo bikain batek, non antena erraldoia dagoen, bi puntak banatzen ditu. Gazteluaren puntan, antenaren ondoan, eskaladaz jositako arrokazko plaka eder bat dago. Nire ustez interesgarrienak diren hiru bide markatu ditut, baina badira gehiago ere. Ez dira ekipatutako eskalada-bideak, iltze batzuk baino ez ditugu aurkituko.
  Hegoaldeko punta eskalada sektorerik garrantzitsuena da. Haitz horretan, hainbat orientazio dituzten eskalada-bideak aurkituko ditugu, hegoaldetik iparraldera. Udako egun beroetan, haitzaren itzalean ondo eskalatu daiteke.

















GAZTELUKO PUNTA HEGOA








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina