Zaldibiako lurretan aurkitzen da eskalada eskola txiki hau. Ingurune paregabe batetan dago kokatua, Aralar Parke Naturalaren bihotzean.
Eskalada eskola bezala interes lokala izango luke. Goiz edo arratsalde on bat pasatzeko aukera ederra ematen du. Hego aldera orientatua dago.
Hormara iristeko, Zaldibia herritik Olakosaileko (Akapulko) atseden lekura dijoan bidea hartuko dugu, hortik aurrerago segituaz Deposituetaraino iritsiko gera. Kotxeentzako bidea bertan bukatzen da, parkin txiki bat dago. Presara dijoan bidea hartuz, jabego pribatua da itxi langa mesedez, eta ur kanala segituaz 10min. Haitzartean gaude.
Bi sektore aurkitu ditzazkegu hemen. Eskalada aldetik oso desberdinak dira biak. Historia pixka bat eginez, eskaladoreak aspalditik bisita izan dute inguru hau, pioneroen aztarnak aurkitu ditzazkegu haitzeetatik zehar, iltzeak, kordinoak, etb… Kirol eskaladarako lehen inpultsoa Erramunek eman zion goiko paretan hiru bide zabalduz. Bide hauek eguneratze bat behar izan dute eskalagarriak izateko. Hurrengo inpultsoa Iñigo Zeberioren eskutik etorri zen. Beheko paretan kirol eskaladarako lau bide zabaldu zituen eta goiko paretan beste bat. Iñigok zazpigarren gradua ezartzen du inguruan. Mikel Saez de Urabainek hartzen du erreleboa eta bide berri gehiago zabaltzen ditu.
Beheko pareta
Goiko pareta