Oso mendi itxurosoa dugu Balerdi, Araiz bailaratik begiratzen badugu harro agertzen zaigu begi aurrean. Mendi handientsu honen azpian, pareta zuri sendo bat eratu da naturaren apetaz. Berrehun metroko altuera izanik, betidanik erakarri izan ditu inguruko eskalatzaileak. Urteetan zehar idazten joan den mendi historian bi belaunaldi izan dira garrantzitsuak haitz paregabe hauetan. 70eko eta 80ko hamarkadetako eskalatzaileak, arroka bertikal horiek zeharkatzera ausartu zirenak. Eta pare bat hamarkada geldialdia ondoren, 2004an Mikel Saez de Urabain pareta isolatuan bakarka ausartu eta eskaladen kapitulu berri bat idazten hasi zen.
Hormaren ezaugarri bezala, paretaren bertikaltasuna adierazi genezake, harkaitzaren kalidade onarekin batera. Ez egoki bezala, belar dezente aurkitu dezakegula paretan zehar. Abentura eskalada gustatzen bazaizu, eta inguruari garrantzi handia ematen badiozu, mendi zoragarri honetan lekua aurkitu duzu inguru basatiaz gozatzeko.
Balerdin hegaztien kumetzea errespetatu behar dugu, era horretara ez da inongo arazorik egongo horma hauetaz disfrutatzeko. Eskalada informazio gehiago nahi izanez gero 1984 urteko Pirenaica aldizkarian bere 136 zenbakian aurkitu zenezake.
Saizuriaren kumaldia dela eta, eskalada erregulatua geratzen da Martxoak 1etik - Irailak 15 arte.
1- Felix Ubierna + Ajuju 6c+ 140m
2-Txapelatxa 7a 150m
3-Noiz bait 6c+ 150m




.jpg)









