ARTZATE HAITZA

 





   Ataun aldeko eskalada eskola txiki hau, ondoko Jentilbaratza edo Intzartzu baino gazteagoa da. Jaio zenetik kirol eskalada kontzeptuarekin hasi zen.
   Bi toki desberdin aurkitu ditzakegu: Frikiena eta zailtasun gehien duen Korta sektorea. Hemen esanguratsuena paretaren estetika da, kare harri gris perfektu bat. Tamalez, helduleku asko fabrikatu behar izan dituzte ekipatzaileek bertatik igo al izateko. Paretaren azpiko partea ere komentatzeko gauza da. Ardiek erabiltzen dute atseden leku bezala, eta, bertan aurkitu genezake ardi kaka kiloka. Pittin bat nazkagarria. 
   Bigarren sektorea Basoarena da, bertan kokatua dagoen Erlaitz sektorea ere. Hemen bideak, zailtasunez, aukera gehiago ematen dute eskalatzeko. Aurkitu ditzakegu 6b-tik hasi 7b bitarteko zailtasun bideak. Lekua, paisajistikoki, izugarria da, lasaitasuna ziurtatua dago. Eskalada eskola honetara inguratzeko, baserri batetik pasatu beharra dago, eta bertan dauden zakurrak ez dira oso atxegiñak. Asteko bi kate zakur daude buila bizian, aurrerago baita ere beste bi agertzen dira askean atzetik zaunka. komeni da makila bat eskuetan eramatea bada ez bada. Bide honi alternatiba bezala, beste aukera bat bilatu da. Juxtu antenatik, basora sartzen den pistatik hartuko dugu. Ezkerreko pistatik goaz terrenoaren itxitura gure ezkerrera daramagula. Itxiturak gora egiten duenean, guk ere ezkerretara tiratuko dugu. Estrada moduko bidea da. Denbora guztian itxitura ondoan joango gara. Puntu batetan, baserriaren gainean, bidexkak aurrera segitzen du basotik, eta itxiturak beherantz egiten du. Bidexka segituz, Korta sektorera aterako gara.  

OHARRA: Urte osoan eskalatzea debekatu digute