martes, 6 de mayo de 2014

ESKALADA ERREGULAZIOA JENTILBARANTZAN

  

Gutxi gora behera hatzen duen zona. Batit bat, bigarren luzeak dira gehien afektztzen dutenak

Jarritako karteltxo bat


   Zuetariko askok, jadanik, konturatuko zineten Jentilbaratzan agertu diren karteltxoez.  Dirudi, babestu beharreko hegaztiren batek, abia  egiteko, orman dagoen zuloren bat aukeratu duela, eta, ondorioz zona zehatz orretan ezinezkoa dugula eskalatzea. Azalpen bat eskatze nahian, Gipuzkoako Mendi Federaziora deitu nuen, eta beraiek argitu zidaten gaia. Baita Gipuzkoako Diputazioaren Basa-Fauna saileko gutun bat igorri.
   Nik karteltxoak ikusi orduko, banekien nondik zoazten gauzak. Harritzen eta kezkatzen nauen gauza da, komunikazio eza. Beraz, aurrerantzean honelako erabakiak hartzen direnean, gutxienez, komunikatzea eskatuko nuke, zeren, gure iritzia kontutan hartzea eskatzea,  gehiegi eskatzea izango zen.





                                        ESKALADA – DEBEKUAK

   Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa-Fauna eta Flora Zerbitzuaren adierazpena:
Hainbat kexa iritsi zaizkigu, Jentilbaratzako eskalada eskolako “largo” zehatz batean
ezarri dugun eskalada-debekua dela-eta. Nahiz eta kexak banan bana erantzun ditugun,
adierazpen bat argitaratzea ere erabaki dugu, eskalatzaile-kolektiboari gauza zertan den
argitze aldera.
   Geure Zerbitzuak espezie mehatxatuak babesteko ardura du, gai horretan dagoen
araudian oinarrituta. Hartara, behartuta gaude horrelako espezieak eragin ditzakeen
edozein ekintza gainbegiratzera, eta behar diren kontserbazio-neurriak hartzera.
   Harkaiztien kasuan, eskalatzaileez gainera, beste espezie asko aurkitu daitezke, eta
horietatik batzuk babestu beharrekoak dira. Hegaztiek, adibidez, bizilekutzat erabili
ditzakete, edo/eta txitak edukitzeko.
   Gipuzkoan, dena dela, ez da arazo handirik egon eskalatzaile eta beste espezieen artean;
gatazka egon zitekeen tokietan erdibideko konponbidea hartu izan da, bertako ondare
naturala zein erabilera publikoa bermatzeko. Batzuetan, ordea, espezieren batek
ezustekoak ematen dizkigu, leku berriak kolonizatzerakoan. Hori albiste ona izaten da,
natura-zaintza aldetik behintzat, eta eskalatzaileek ere horrela pentsatzen dutela uste eta
nahi dugu, ez baitu sakrifizio handirik eskatzen. Kasu horiek oso puntualak izaten dira,
eta umatze garaietara mugatzen dira, gainera.
   Horixe da Jentilbaratzan gertatu dena: babes berezia merezi duen hegazti batek bertan
umatu du, eta garai kritiko horretan jendearen presentziarekiko oso sentibera denez,
habia-ingurutik doan bidea ixtea erabaki dugu. Debekua, dena den, ez da betiko; geure
asmoa da, txitak habiatik atera orduko, berriz ere eskalada baimentzea.
   Argi utzi nahi dugu debeku puntuala dela, minimoa eta aldi baterakoa. Egia da, presak
eta ardurak eraginda, inongo azalpenik eman gabe jarri genituela debeku-kartelak, eta
konturatu gara komunikazio arloa hobetu beharrean gaudela. Horretarako, GMFarekin
ditugun elkarrizketetan, erabaki dugu horrelako albisteak aurrerantzean beraien bitartez
plazaratzea, ahal den heinean.
   Hala ere, ulermen-puntu bat ere eskatu nahi genizueke. Beste edozein jardueretan
bezala, premiazko ustekabeak gertatzen dira, eta horietan administrazioa bizkor
erantzutera bultzatua dago. Jentilbaratzako adibidean bezala, debekuak gerta daitezke,
eta horrelakoetarako borondate ona eta pazientzia apur bat besterik ez dizuegu eskatzen.