jueves, 2 de diciembre de 2010

Txindoki Huerta bidea neguan

Eguna benetan otza atera zen. Aurreko egunetako elurrak marra zuri batzuk marraztuak zituen txindokiko horman. Gogoa eta imaginazioa obeak ziren baldintzak baino. Nahiz eta eguzkiak jo, otza izugarria zen. Ekipoa jazteko unea gogorra egin zitzaidan. Beti bezala esku otzekin asi nintzen eskalatzen. Euskal mixtoa deitu behar diot eskalatzeko aukera oni, Eskoziako pioneroen oroimenez. Benetan aukera polit bat zabaltzen da inguruan neguari begira. Pioletak arrakaletan sartuaz eta biurrituz, edo, izoztutako belarretan erantsiz, goruntz egin daiteke kranpoien laguntzaz. Huerta bidea neguan M5/A1 200m bezala geratu daiteke. Artifizialeko puntua azken luzean geratu da. Ekipatutako irteera materialari eutsiz egin behar izan nuen. Bakarrik eskalatzeak arazo ori dauka, ezin da asko forzatu. Ikusi nahi bai duzue zintzilikatu dudan bideoa.

video